Syndicate content
Send to friend

BIZIMETA ZERBITZUA KOBRATZEN HASIKO DA, CREDITRANS, GIZATRANS EDO HIRUKOTRANS TXARTELEN BIDEZ

Abuztuaren 2an, BIZIMETA bizikleten mailegu zerbitzua, kobratzen hasiko da Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelekin.
 

Ozeanoen babeserako ekitaldia eta makro-hondakinen aurkako ekintza Armintzan

Mare Fondum (Urpeko aktibitateen kluba) , ASUT (Armintzako Urpeko taldea) eta Cabo Billano (Arraun taldea), Surfrider Foundation Europe ONG-ari batu zaie makro-hondakinen aurkako ekintza baten antolatzeko, Itsas Ekimena, Uztailak 24 Armintzako portuan.

 Makro hondakinak giza jardueratik eratorritako eta itsas lasterrek edo lakuek itsasertzera eramaten dituzten hondakinak dira.

2010eko BASARTENAKO LABURMETRAIEN JAIALDIA KANPOAN UZTAILAK 24

2010eko Basartenako Laburmetrai Jaialdiaren finalisten emanaldia eta sardinada.

Uztailak 24 Larunbata gaueko 22:00etan Urdulizko Kultur Etxeko atzeko plazan.

MARMOKA KANPAINIA

Maiz nabigatzen baduzu edo itsasoan denbora asko ematen baduzu, eta marmoken edo ur gaineko hondakinen presentziaz abisatu dezakezula uste baduzu, Marmoka Kanpainian parte har dezakezu behatzaile moduan.
Eman zure izena uztailaren 23a baino lehen ondorengo helbidean: mceballo@tragsa.es

URDULIZKO JAIETARAKO KAMISETA DISEINU LEHIAKETA.

Naiara Etxaiz. (Sopelana)

URDULIZKO JAI BATZORDEAREN LOGOTIPOA SORTZEKO LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Naiara Etxaiz (Sopelana).

1956ko URDULIZKO AIRETIKO ARGAZKIEN ERAKUSKETA KULTUR ETXEAN

1956ko Urdulizko airetiko argazkiak Amerikako Estatu Batuetako armadak egin zituen. Bi kopia egin zituzten, bata eurentzat eta bestea Espainiako gobernu frankistarentzat. Gerra Hotzaren testuinguruan, helburua Sobietar Batasunaren inbasio baten aurrean erantzutea zen.
 
BERTOKO LEKU IZENAK EZ GALTZEKO URDULIZEK BEHAR ZAITU
 
LEKU-IZENAK GALTZEKO ARRISKUAN DAUDELAKO AURTEN URDULIZEN TOPONIMIA BILKETA LAN BAT EGITEN ARI GARA. EDOZEIN IRADOKIZUN, ZALANTZA ETA ABAR IZANEZ GERO IKERKETAREN ARDURADUNA (Agustin) URDULIZKO KULTUR ETXEAN EGONGO DA UZTAILEKO OSTEGUNETAN 12:00ETATIK 14:00ETARA ETA 16:00ETATIK 18:00ETARA.
 
BERAZ, PROIEKTUAN PARTE HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUGU! PARTEKATU ZURE JAKINTZA BERTOKO LEKU IZENAK EZ GALTZEKO!

URDULIZKO JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA (Epe luzapena)

Urdulizko Kartel Lehiaketarako lanak aurkezteko data luzatu egingo da uztailak 12 arte.

LEIHO ETA BALKOIETAKO LOREEN III. LEHIAKETA

Izena emateko epea uztailak 26an (Astelehena) bukatuko da eguerdiko 13:30etan.
Erabakia abuztuaren 3an (Martitzena) izango da.
Sariak abuztuak 28an Baserritarren Azoka Egunean banatuko dira.
Sariak (Leiho eta balkoiak):
  1. 150 €, garaikurra, bi pertsonentzako afaria "Ayoberri Sagardotegian" eta balkoi edo lehiaren argazkia udal-aldizkarian argitaratzea.
  2. 100 € eta garaikurra.

     

URDULIZKO TOKIKO AGENDA 21AREN HIRUGARREN FOROA OSPATU DA

Ekainaren 15ean Urdulizko Kultur etxean, Tokiko Agenda 21aren hirugarren foroa ospatu zen, eta bertan 2009an Tokiko Ekintza Planaren baitan egindako ekintzen berri eman zen. Tokiko Iraunkortasun Adierazleen txostena ere aurkeztu zen eta hainbat gaiei buruz berba egin zen.
Jarraian, batzar horren akta eta aurkezpena atxikitzen da. Edozein zalantza edo iradokizun egiteko Urdulizko Tokiko Agenda 21aren baitan, ondorengo helbidera idatzi dezakezue agenda21.urduliz@uribekosta.org edo Kultur Etxean dagoen buzoiaren bidez parte hartu.