Syndicate content
Send to friend

URDULIZKO JAI BATZORDEKO LOGOTIPOA SORTZEKO LEHIAKETA.

Urdulizko Jai Batzordeak, batzordeko logotipoa sortzeko lehiaketara lehiaketara dei egiten dau.

KAMISETA LEHIAKETA URDULIZKO JAIAK 2010

URDULIZKO TOKIKO IRAUNKORTASUN ADIERAZLEAK

Urdulizko web orrian badago jada, tokiko iraunkortasun adierazleen txostena.

Kolorezko aurpegitxoen bitartez Urdulizek iraunkortasunaren bidean emandako pausuen eraginkortasuna ikus daiteke.

 

PROBATU NAHI DITUZU BIZIMETAKO BIZIKLETAK?

Ekainaren 17tik 26ra bitartean, etorri Uribe Kostara, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta proba itzazu, doan, BIZIMETAko bizikletak.
 
 
Kanpaina honek hainbat helburu ditu: Bizimetako erabiltzaileek zerbitzu honetaz zer uste duten jakitea, erabiltzaile berriak geureganatzea, BIZIMETA zerbitzua herritar guztiei ezagutaraztea eta egingo diren hobekuntzak gizarteratzea.

PARTE HAR EZAZU URDULIZKO TOKI AGENDA 21EAN! ZURE IRITZIA GARRANTZITSUA DA ETA.

Ekainaren 15ean, Urdulizko TOKI AGENDA 21eko hirugarren foroa egingo da, eta bertan aztertuko da, batetik, zein ekintza egin diren Urdulizen, 2009an zehar, Toki Ekintzaren Planaren eremuan, eta bestetik, zein den udalerriaren egoera ingurumen, ekonomia eta gizarte‑ekintzako gaietan.
 

GOGOKOA DUZU HONDARTZARA JOAN ETA TOALLA PIPA AZALEZ BETETA EDUKITZEA? EDOTA PARKERA JOAN ETA BANKUKO PIPA AZALAK BAZTERTU BEHARRA BERTAN JESARRI AHAL IZATEKO?

Fruitu sikuak jan eta beraien azala lurrera botatzea askok ohikotzat duten ohitura da, ekarri ditzaken arazoak kontutan hartu gabe.

Hondartzetako denboraldi hasiera eta opor sasoia aprobetxatuz, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Kontsumo Sailak eta Ekogunek, fruitu sikuen eta haien azalak biltzeko poltsen banaketa kanpaina jarri dute abian, “ZAINDU EZAZU URIBE KOSTA” lelopean.

 

“TANTAZ TANTA, GURE ETORKIZUNA” ura aurrezteko kanpaina

Makomunitatetik Uribe Kostako auzotar guztioi gonbita egiten dizuegu ura aurrezteko mekanismo erraz hauek jartzeko. Horiek jarrita eta proposatutako jardun onak aurrera eramanda, ur‑aurrezte nabaria lortuko dugu guztiontzat.

 

“ZER IKUSI, HA IKASI” URIBE KOSTAKO EUSKALKIA EZAGUTZEKO ESKOLA MATERIALA

Egitasmo honen helburu nagusia Uribe Kostako ondare linguistiko, etnografiko eta kulturala batzea eta aztertzea izan da gero Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat material didaktikoa sortzeko. Material didaktiko hau, 4 liburu eta DVD batek osatzen dute. Alde batetik Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ziklo bakoitzerako liburu bana argitaratu da eta bestetik DVDa. DVD honetan, liburuetan dagoen guztia jasotzen da eta kopiak egiteko aukera ematen du.
 
 
Informazio gehiago:
-           Proiektuari buruz
-           Proiektuaren didaktikaz

Gidabaimena euskaraz: Uribe Kostako autoeskoletan gidabaimena euskaraz ateratzeko prest

Orain dala hamabost urte, Igorreko Arratia Autoeskolako Unai Zuluaga B1 gidabaimena euskaraz atera ahal izateko materiala osatzen hasi zen. Ordutik, hainbat saiakera egin ditu bere egitasmoa hedatzeko eta, iaz, Debagoieneko Mankomunidadeak 'Gidabaimena Euskaraz' izeneko ekimena aurkeztu zuen eta hainbat herritara zabaldu zen.