Uribe Kostako auzokideen bizi kalitatea hobetzeko, Uribe Kostako Mankomunitateko Mugikortasun Planean parte hartzera animatzen zaitugu.
AURTEN EZ DA ZOZKETARIK EGONGO.
ONARTUTAKOEN ZERRENDA 3-5 eta 6-12.
Matrikula-ordainketari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa eskuragarri egongo da maiatzaren 13an (osteguna) udalaren webgunean eta Urdulizko Kultur Etxean.
Edozein zalantza argitzeko:
MANKOMUNITATEKO EUSKARA ZERBITZUA
94-657.92.79
Uribe Kostako euskara zerbitzuak EUSKERAZ OLGETAN 2010 antolatu du berriz ere. Haurrek eta gurasoek jolasak eta tailerrak euskaraz lantzeko aukera izango dute:

Hartzaileak: 6 urtetik gorako umeak eta familiak.
BAZEN BEHIN IPUIN BAT... (tailerra/ipuin-kontaketa)
Aktore batek parte-hartzaileei liburuen garrantziari eta hauen sortze-prozesuari buruz hitz egingo die. Hala ere, egun ezagutzen ditugun istorio askok eta askok ez dute liburuen bitartez bidaiatu, belaunaldiz belaunaldi transmititu dira ahoz aho. Hauen berri emateko lamia eder batek Euskal Herriko kondairak azalduko dizkie, abestuz eta kontatuz. Horrela, liburuetako istorioek eta ahozko kondairek bat egingo dute Urdulizko Kultur Etxean. Amaitzeko, ume bakoitzak liburu-markatzaile bat margotu eta etxera eraman ahal izango du, tailerrean ikasitakoaren oroigarri gisa.
Plaza mugatuak!
Uribe Kostako Mankomunitateak, "Lore eta Zuhaixka edergarriak" kurtso berriak eskainiko ditu apirilean. Kurtso hauetan lore eta zuhaixka edergarrien laborantza, erraboilakaren laborantza eta landare hauen laborantza jardineratan.