Syndicate content
Send to friend

Kirol anitzeko jardueren III. Emakume Txapelketa

cartel uk3.jpg

SOPELANA:Martxoaren 6a: Larunbata. Martxoaren 7a: Igandea.
GORLIZ  Martzoaren 7a: Igandea
BERANGO: Martxoaren 7a: Igandea.
ITSASADARRA ( BARRIKA-PLENTZIA)  Martxoaren 6a: Larunbata.

INAUTERIAK 2010

 

1. PUZGARRIAK / Hinchables
2. OHE ELASTIKOAK / Camas elásticas
3. EUSKAL MOZORROEN TAILERRA /
Taller de disfraces vascos
5. MOZORROEN DESFILE-LEHIAKETA /
Desfile-concurso de disfraces
6. SARI BANAKETA / Reparto de premios
7. TXOKOLATE JANA / txokolatada
 
NOIZ/ Cuándo: Otsailak 13 / 13 de febrero
NON / Dónde: urdulizko probalekuan / Probadero
ordutegia/ Horario: 12:00 – 14:00 /// 17:00 – 20:00
Desfilea / Desfile: 19:00
(ondoren sari banaketa* etatxokolate jana)

(Después: reparto de premios* y txokolatada)

PILAK BILTZEKO HIRU EDUKIONTZI BERRI JARRI DIRA URDULIZEN

pilontzi andrakas (2).jpg

Pilak biltzeko edukiontzi berriak jarri dira Urdulizen, honako tokietan:

- Aita Gotzon kalean, jubilatuen etxearen aurrean (olioa biltzeko edukiontziaren ondoan).

- Aita Gotzon kalean, Elortza eskolaren aurrean  (olioa biltzeko edukiontziaren ondoan).

- Aita Gotzon eta Zuberoa kaleen bidegurutzean, metroko geltokiaren ondoan.

 

2010.URTERAKO KURTSOEN ESKAINTZA ZABALDU DUGU

P6060201.JPG

Uribe kostako mankomunitateak bizilagun guztiei zuzenduta dauden kurtsoen eskaintza zabaldu du 2010.urtera begira.
 

URIBE KOSTAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORREKO PLANA

PMSUK.jpg

Uribe Kostako Mugikortasun Iraunkorreko Planaren zirriboa eskuragarri duzue ondorengo link-ean.

http://www.uribekosta.org/data/agenda21/PMSUK.pdf

Lagun iezaguzu eta egin egizkiguzuz zure iradokizunak.

URDULIZKO GABONETAKO UDALEKU IREKIAK EUSKARAZ 2009

udalekuak-2009[1].jpg
 

 

GABONETAKO UDALEKU IREKIAK 2009, URDULIZ. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean

(4-12 urte bitarteko umeak)

 
Gabonetako udalekuetan parte hartzeko baldintzak:
 
  1. Izena emateko epea eta tokia: abenduaren 14tik 21era bitartean, Urdulizko Kultur Etxean
  2. Nori zuzendua: 4-12 urte bitarteko umeei eta Urdulizen erroldatutakoei.
  3. Egunak: Abenduak 28, 29, 30,31 eta urtarrilak 4,5
  4. Ordutegia: 10:30 – 13:30 /// 16:00 – 19:00
  5. Plaza kopurua: 35
  6. Plazak bete arte eman ahal izango da izena. Plazak betetzen direnean, gainerako eskariekin itxaron-zerrenda osatuko da.
  7. Kuotak:
·         Prezioa, plaza bakoitzeko (normala): 20,00 €
·         Prezioa, plaza bakoitzeko (fam. ugaria): 15,00 €
·         Prezioa, plaza bakoitzeko (oinar. errenta): 10,00 €
 
Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan larriren bat izatea.
 
  1. Gabonetako udalekuetan parte hartuko duten haurrek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
 
·         Inskripzio orria
·         Eskatzailearen osasun fitxa. Gaixotasunen bat izanez gero (zeliakoak, alergiak…) aipatu.
·         Osakidetzako txartelaren fotokopia
·         Familia ugariko umeek dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute

IRAGARKIA

Honen bidez, argitara ematen dira Urdulizko Udaleko aholkulari juridikoa hautatzeko prozesuko oposizioaldiko bigarren ariketako (azterketa praktikoa) behin behineko emaitzak, bai eta bigarren ariketa horretan parte hartu duten izangaien merezimenduen balorazioa ere. Horiek horrela, interesatuei jakinarazten zaie, bada, egutegiko 5 eguneko epea dutela erreklamazioak aurkezteko, eta epe hori abenduaren 8an amaituko dela.

EUSKAL ZINEMAREN ASTEA URIBE KOSTAN

Esan genezake euskal kulturak oraindik bere egin ez duen esparrua dela zinema. Izan ere, azken hamarkadetan hainbat produkzio, esperientzia eta ekarpen egin izan diren arren, sektoreak berak ez du inoiz behar bezalako finkapenik izan. Nahiz eta gero eta gehiago izan, oraindik ere gutxi dira euskaraz eskaintzen diren filmak, hortaz, ezinbestekotzat jotzen dugu euskaraz dauden film apur horiek ezagutzera ematea.

Euskara Zerbitzuak euskal zinemagintzan diharduten zuzendarien lanak eta euskarara bikoiztutako lanak zabaltze aldera DOAKO Euskal Zinemaren Astea antolatu du:

IRAGARKIA

URDULIZKO UDALAK ADMINISTRAZIO BEREZIKO ESKALAKO KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA LEGELARI AHOLKULARIAREN PLAZA BETETZEKO EGINDAKO DEIALDIKO OPOSIZIOKO LEHENENGO ARIKETAKO BEHIN BETIKO EMAITZAK.

Euskarazko Produktuen Katalogo berria

FALDOIA 18x9,6.jpg

 

Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta sarean, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin
 
 
Hurrengo egunotan banatuko dira 240.000 ale Euskal Herri osoan
 
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 12. edizioa da—, Euskal Herriko 135 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira katalogoa prestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia dauka egitasmoak.
 
Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek.
 
Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.
 
Aurtengo berrikuntza, nolanahi ere, sarekoa da. Izan ere, guztiz berrituta dator www.katalogoa.org webgunea. Bertan, paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurkitu daitezkeen beste asko agertzen dira. Aukera dago, gainera, produktu horien saltokietara iristeko, eta bertatik erosteko. Urte osoan zehar bizirik eta eguneratuta izateko helburuarekin sortu da gunea, argitaletxeek berek aukera izango baitute produktu berriak sartzeko eta deskatalogatuak kentzeko. Urte osoan zehar kontsultatu ahal izateko leku bat izango da, beraz, eta irakurleek, beren iruzkinak eta komentarioak egin ahal izango dituzte bertan, irakurri, ikusi, entzun edota jostatzeko hautatu duten produktuaren inguruan.
Paperezko edizioari dagokionez, aurten 240.000 ale inguru banatuko dira Euskal Herri osoan.