Iragarki honen bidez argitara ematen dira Urdulizko Udaleko aholkulari juridikoa hautatzeko prozesuko lehenengo ariketako (ezaguera teorikoak) emaitzak. Interesatuek egutegiko 5 eguneko epea daukate erreklamazioak aurkezteko. Epea, beraz, azaroaren 16an amaituko da, 13:30etan.
Urdulizko udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bidez, mitologia tailerra eskainiko die Urdulizko 6 eta 12 urte bitarteko umeei.
Urdulizko Bigarren Eskuko Liburu Azoka ospatuko da larunbat honetan, azaroak 14. Parte hartzaileek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute eta liburu guztiek prezio sinbolikoak izango dituzte: 1€, 2€, 3€.
Jarduerak: Azoka erakargarriagoa izateko goizez eta arratsaldez haurrentzako ikuskizunak egongo dira: 13:00etan Asier Kidam-en magia ikuskizuna egongo da eta 19:00etan ipuin kontalaria eta ilustratzailea.
Anima zaitezte, zuon zain egongo gara!
Aurten Uribe Kostako gazteek beraien talentua ezagutarazteko aukera izango dute.
Horretarako, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urdulizko Udalek, Uribe Kostako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuaren bitartez, Izarren Distira lehiaketa antolatu dute.
Parte hartu nahi duten 12-18 urte bitarteko Uribe Kostako gazte guztiek lehiaketan izena eman ahal izango dute azaroaren 27a baino lehen.
Sari nagusia ikaragarria izango da: ikas bidaiarako 1000 euroko dirulaguntza edo 6 lagunentzako asteburu pasa bat.
BELDUR BARIK (SIN MIEDO)
Datorren azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna eta kanpaina zabaltzen lankide izan zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Kanpaina Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta Euskadiko udalek, gure kasuan Urdulizeko udalak -Eudelen bitartez- jarri dogu abian, Berdinsarearen baitan.
Urdulizko Udalbatzak onartutako oinarriekin bat, ireki egin da Urdulizko Udalerako LANGILEAK PRESTATU ETA ONDOREN KONTRATATZEKO HAUTAKETA PROZESUAn parte hartzeko eskariak aurkezteko epea. Prozesua URDULIZKO 2009KO ENPLEGU PRESTAKUNTZA PROGRAMAren barruan sartzen da.