Syndicate content
Send to friend

MANKOMUNITATEKO EUSKARA ZERBITZUAREN EKIMEN BERRIA

DSCF3064.JPG
IRADOKIZUN-POSTONTZI BERRIAK
 
Euskara Zerbitzuaren helburu eta egitekoa euskal hizkuntza bizitzako esparru guztietan normalizatzeko neurriak hartzea da.
 
Gehienetan ez da egiteko erraza izaten, batez ere, herriaren eta Euskara Zerbitzuaren ezagutza falta zein komunikazio falta dela eta.
 
Egoera hau ekidin nahian eta, euskararen normalizazioa guztion erantzukizun eta egitekoa denez, iradokizunak jasotzeko postontziak jarri ditugu Mankomunitateko bulegoetan eta zenbait udaletxe eta kultur etxetan Uribe Kostako herritarrek euskara herrian sustatzeko proposamen, ideia, kezkak eta abarrak uzteko.
 
Horrela, denon artean, euskararen aldeko urrats irmoagoak eman ahal izango ditugu.
 
Urdulizko postontziak: Udaletxean eta Kultur Etxean.
 

ANIMA ZAITEZ ETA LAGUNDU EUSKARA ZERBITZUA HOBETZEN!

 

 Informazio gehiagorako:
Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua
Gatzarriñe 4  48600 Sopelana
94-676.26.74

IZAN ZAITEZ BERBALAGUN!

berbalagun.jpg

Martxan da aurten ere Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu nahi duenak zabalik du matrikulatzeko epea. Hirugarren urtez, Uribe Kostako mankomunitatean biltzen diren zazpi herrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartu nahi dira euskara praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko helburuarekin.

Jornada Foro de Innovación del sector turístico de Uribe Kosta

  • Fecha: 30/09/2009
  • Horario: 9:15 - 11:45
  • Lugar: Casa de Cultura de Kurtzio, Trav. de Mendieta, 10. Sopelana
  • Impartido por: Carmen Arrazola
  • Agencia coordinadora: Behargintza Uribe Kosta
  • Organizador: Uribe Kostako Behargintza
 

TELP TAILERRA

92SFZACAJ5GA00CAWFFJ31CA1C2GRHCA8Q36P0CAHRYBTMCAEO33MGCA0YBKDVCAG3AXOLCALLBUHBCA317E14CAJC9WP7CAY7B4DKCAP06951CAY1QQ13CAJ64JKDCAU2WARXCAGTEZ4X.jpg

 Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak TELP tailerrak eskaini nahi ditu:

HAR EZAZU PARTE 50 KASKOREN ZOZKETAN

Bizikletak.JPG

Hiriarteko joan-etorrietan kaskoa derrigorrez erabili behar denez gero, BIZIMETAk bidea erraztuko dizu: Har ezazu parte 50 kaskoren zozketan. Bizimetari esker iraunkor eta merke ibili ahal izango zara bizikletan Uribe Kostan zehar. 

Zozketa urriaren 14an ospatuko da. Ikus itzazuz zozketaren baldintzak.

EUROPAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN ASTEA

logo-1-e.gif
Irailaren 16an hasiko da Mugikortasun Iraunkorrerako Europar Astea. Uribe Kostako Mankomunitatetik zenbait ekintza antolatu dira mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta BIZIMETA bizikleta garraio sistema iraunkorra bultzatzeko.

MUGIKORTASUN IRAUNKORRARI BURUZKO II.FOROA

 

 Gaia URIBE KOSTAKO MUGIKORTASUN IRAUNKORRA SUSTATZEKO PLANA izango da.

IRAILAK 22AN ARRATSALDEKO 19:00TAN Urdulizko Kultur Etxean zure zain egongo gara.
 

AVISENAC EUSKALDUNTZEN! kanpaina

grafia.jpg

Ez gehiago itxaron!

Erraza da zure abizena euskal grafiarekin jartzea
 
Horretarako jo Getxoko Erregistro Zibilera eta jarraitu beharreko urratsen berri emango dizute
 
GETXOKO ERREGISTRO ZIBILA
Foru kalea, 10 Getxo
94 602 39 70
Ordutegia: 9.00etatik 14.00ak arte (astelehenetik ostiralera)

GURASOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK URDULIZEN

Euskaltegia

 

Jarduera honen helburua guraso eta seme-alaben artean euskararen transmisioa erraztea da eta horretarako gurasoak euskaldundu behar dira. 
 
IKASTAROAREN EZAUGARRIAK
 
Iraupena: 90-100 ordu (2009ko urritik 2010eko ekainera). Astean 3 ordu (ordu eta erdiko 2 saioetan).
 
Lekua: gutxieneko taldea sortuz gero, eskolak Urdulizen emango dira.
 
Prezioa: 90-100 euro.
 
Matrikulazioa: irailean zehar (Jentilbaso AEK Euskaltegia).
 
Informazio eta matrikulazioa:

Jentilbaso AEK Euskaltegia

Iberrebarri plaza, 5 (Gorliz)j
94-677.36.46

jentilbaso@aek.org  

AISA etorkinentzako hizkuntza-harrera ikastaroak

aisa.jpg

 AISA ikastaroak etorkinentzako harrera-ikastaro linguistikoak dira, hau da, euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren  eta euskararekin harremanik izan ez duten 16 urtetik gorako etorkinei zuzenduta daude. Helburua, etorkinek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutu eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea da.