

GABONETAKO UDALEKU IREKIAK 2009, URDULIZ. Abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitartean
(4-12 urte bitarteko umeak)
Gabonetako udalekuetan parte hartzeko baldintzak:
- Izena emateko epea eta tokia: abenduaren 14tik 21era bitartean, Urdulizko Kultur Etxean
- Nori zuzendua: 4-12 urte bitarteko umeei eta Urdulizen erroldatutakoei.
- Egunak: Abenduak 28, 29, 30,31 eta urtarrilak 4,5
- Ordutegia: 10:30 – 13:30 /// 16:00 – 19:00
- Plaza kopurua: 35
- Plazak bete arte eman ahal izango da izena. Plazak betetzen direnean, gainerako eskariekin itxaron-zerrenda osatuko da.
- Kuotak:
· Prezioa, plaza bakoitzeko (normala): 20,00 €
· Prezioa, plaza bakoitzeko (fam. ugaria): 15,00 €
· Prezioa, plaza bakoitzeko (oinar. errenta): 10,00 €
Dirua itzultzea: ezarritako prezioak behin ordainduz gero, ez da dirua itzuliko honako kasuetan izan ezik: gaixotasun, istripu edota beharrizan larriren bat izatea.
- Gabonetako udalekuetan parte hartuko duten haurrek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
· Inskripzio orria
· Eskatzailearen osasun fitxa. Gaixotasunen bat izanez gero (zeliakoak, alergiak…) aipatu.
· Osakidetzako txartelaren fotokopia
· Familia ugariko umeek dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute