Uribe kostako mankomunitateak bizilagun guztiei zuzenduta dauden kurtsoen eskaintza zabaldu du 2010.urtera begira.
2009-2010 urterako hasiera baten programatuta egon diren 29 kurtsoei, beste 4 gehitu zaizkie. Zehazki, honako hauek dira kurtso berriak:
- Lorategien diseinua 3 20-22/04/2010 17:00-20:30
- Landare bizikor eta belarkariak 3 10/05/2010 17:00-20:00
- Ortu ekologiko basikoa 3 16-17-23-24/04/2010 V: 17:00-20:00 S: 10:00-13:00
- Ortu ekologiko aurreratua 3 14/05/2010 17:00-20:00
Kurtso hauetaz gain, badaude oraindik betetzeko dauzen kurtsoak, interesatuta dagoen ororetzat. Honako hauek dira:
- Ortu ekologiko basikoa 2 05-06-12-13/03/2010 10:00-13:00
- Balkoietan eta terrazetan ortua 4 15/05/2010 10:00-13:00 (euskera)
- Ortu ekologiko aurreratua 1 04/06/2010 17:00-20:00 (euskera)
Mankomunitatetik, interesatuta zaudeten bizilagun guztiei parte hartzera animatzen zaituztegu, kurtso hauek guztiz doakoak direlako eta oso harrera ona izaten dutelako.
Izena emateko bide ezberdinak daude: telefono bidez, 94 676 26 74 zenbakira, fax bidez 946762872 zenbakira , zuen datuak korreo elektronikoz igorriz agenda21@uribekosta.org helbidera edo gure bulegoetara hurbilduta, Gatzarriñe 4, Sopelanan.
| Attachment | Size |
|---|---|
| HOJA INSCRIPCION.doc | 281.5 KB |