eserlekua zuen ahaldunak agintzen zuen. Butroiko Etxebarrien jaurerria izan zen . Barria dorrea eta Andra Marina Eliza Parrokia eraiki zituen, hauetan zaindari izanez. Andra Marina 1770an birreraikia izan zen. Errealengoko zaindari zen Valdemediano markesak aurkeztutako hiru eskubidedunek zeramatzaten zerbitzuak. Haueri zegokien hamarrekoen erdia eta beste erdia Etxebarria orube etxeko zaindari banatzaile zen jaunari.
Santa Marina izeneko baseliza, izen bereko haitzetan dago kokatuta. Bertan zortzi errota izan ziren. Bertatik bizkaiko itsas bazterra ikusten da, Galea muturretik Villano muturreraino.



Bere ibar emankorrean gari, arto, indabak uztatzen ziren eta txakolina ateratzeko mahatsa. Zonalde altuetan haritz, arte eta gurbitza ugari zeen.
XIX. mendearen azken aldera eraiki zen Butroiko gaztelua, Urdulizko harrobietatik aterako materialarekin.



ARMARRIAREN DESKRIBAPENA
Urrezko hondoan arbola berde bat errotik erauzia bi ihi-txori-gaz, adaburuaren alde bakotxean bat, eta goian urrezko hiru artizar
ditu, profil urdina dabela; puntan hiru erbi-txakur gorri, bat enborra zeharkatzen eta beste biak enborraren alde banatan.